Berako Larun Haizpe elkarteak 20 urte betetzen ditu aurten eta azoka eguna eta tonbola antolatu ditu, bertzeak bertze, irailaren 12rako. 9:00etan hasi eta iluntze arte iraungo du antolatutako egitarauak, tartean, 18:00etan, tonbola izanen da kiroldegian.
Larunbat honetan, irailaren 12an, aurten lehenbiziko aldiz, Euskal Besta antolatu dute Beintza-Labaienen. Goizez eta arratsaldez izanen dituzte ekitaldiak, eta ez nolanahikoak gainera.
Jakoba Errekondo, Markel Arriolabengoa eta Iñaki Etxebestek ekainean argitaratutako Zuhaitzak eta arbolak Euskal Herrian liburua aurkeztuko da Saldiasen, irailaren 12an, 11:30ean, Herriko Etxeko ganbaran.
Iraila mugitua izaten dute Igantzin. Besta usaina hasia da herrian sumatzen eta martxa hartzen joateko, Berrizaun auzoko bestak izanen dituzte buruilaren 12an. Larunbat eguerdiko txupinazoarekin hasiko da besta. Ondotik, 12:30ean, herriko dantzariek euren emanaldia eskainiko dute. Auzo bazkaria izanen da 14:30ean eta bazkalondoan, 17:00etatik aitzinera, DJa izanen da besta nahi den arte luzatzeko. Giro ederra izanen da, beraz!
Baztango Musikazaleen Elkarteak Urtaro bat, kontzertu bat ekimena abiatu du bertze urte batez eta udazkeneko kontzertua irailaren 12an izanen da, 18:00etan Elbeteko Zapatilleran. Makusai (Izurdiaga/Zugarramurdi) eta Mihise (Usurbil) pop rock taldeak izanen dira oholtzaren gainean.
Dorrealdia festibalaren bertze edizio bat antolatu dute Donamarian. Aitzineko edizioetan bezala, bildutako dirua Kurdistango Mirzo Music Foundationentzat izanen da.
Alazne Untxalo zubietarra eta Julio Soto iruindarra, Beatriz Egizabal umoregilearekin batera, Zubietan izanen dira irailaren 12an, 19:00etan, Klown bat-bateko bertso saio berezia eskaintzen. Estalpean ibiliko dira Untxalo eta Soto umorea eta bertsoa uztartzen, umoregilea bitartean, bakarrizketen bidez gaiak proposatzen doan heinean.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, irailaren 2an akituko da izena emateko epea.
Iruñeko Pedro Arizkuren Elizondo artistak bere lanak plazaratuko ditu iraileko hilabete osoan Elizondoko Arizkunenea kultur etxean. Erakusketa asteartetik igandera egonen da ikusgai, 11:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 20:30era.
Euskal Herriko eremu euskaldunenetan ere euskara gibelera egiten ari dela ikusi da azken ikerketetan. Gibelera pauso hauen aitzinean, Esnatu deituriko dinamika sortu du UEMAk aurtengo ikasturte hasierarako. Mota guztietako eragileak batu eta eremu euskaldunak bizirik jarraitzeko konpromisoan murgiltzearen helburuarekin, Bortzirietan Ernatu zikloa antolatu du Bortzirietako Euskara Zerbitzuak. Irailaren 3an hasi eta iraila guztia iraungo duen egitaraua antolatuz.
Doneztebeko Erreka Elkartearen 50. urteurrena ospatzeko besta eguna izanen dute irailaren 12an. Urteurrena gogoratzeko dokumentala prestatu dute eta dokumental horren lehen emanaldia irailaren 11n eginen dute, ortziralean 19:30ean zineman.