Aurten, hamaikagarren aldiz, motozaleen bilgune bihurtuko da Doneztebe, Basurde Peñak motozaleendako elkarretaratzea antolatu baitu irailaren 11n, 12an eta 13an Santa Luzia Plazan. «Giro ona, musika, ibilbideak eta ostatua» ziurtatuak izanen direla adierazi dute, eta intentzio horrekin antolatu dituzte hiru egunez hitzorduak.
Egitaraua
Irailaren 11n, ortziralea, 21:30ean, afaria eginen dute eta 23:30etik aitzinera, musika izanen dute Drako DJarekin.
Larunbatean, irailaren 12an, egun osoko besta izanen da. 11:00etan, motoan buelta bat emateko geldituko dira eta 14:30ean, zikiro jatea eginen dute. Arratsaldean, 17:00etan hasita, jokoak eginen dituzte eta 19:00etan, musika izanen dute Apaga y Vamonos taldearekin. Arratsean, 22:00etatik aitzinera, bokata jatea eginen dute eta 23:30ean bingoan ariko dira. Horrez gain, Drako DJarekin musika izanen dute.
Igandean, irailaren 13an, 11:00etan egin dute hitzordua. Hasteko, hamaiketakoa eginen dute eta segidan, sari banaketa. Hiru eguneko hitzordua borobiltzeko, agurra eginen dute.
Izen ematea
Plazak mugatuak dira eta izena irailaren 2a baino lehen eman behar da. Izena eman nahi duenak edo informazio gehiago nahi duenak 615 74 70 38 telefonoaren bitartez lortzen ahal du.