Larunbatean egun osoko besta izanen dute, baina bezperan, ortziralean, urteurrena gogoratzeko egin duten dokumentala ikusteko lehen aukera izanen dute zineman
Egun handia larunbatean
Irailaren 12rako ospakizun xume bat ere prestatu dute. Larunbat eguerdian berriz ere dokumentala eskainiko dute zineman; 13.15ean Erreka dantza taldearen emanaldia eta 14:30ean herri bazkaria. Arratsaldean ere besta giroa izanen dute DJ J&J, haurrendako jolasak, txokolate jatea, ilunabarrean txistorra jatea… 13:15etik aitzinera, eskolako jantokian Errekaren historiari buruzko erakusketa ere izanen dute ikusgai: argazkiak, trofeoak, kamisetak eta hauetako hainbat oroitzapen izanen dira ikusgai eta herritar guziak gonbidatu nahi dituzte.