'Klown' bertso saioa izanen da Zubietan irailaren 12an

Ttipi-Ttapa

Umoreak, bertsoak eta inprobisazioak bat eginen du irailaren 12an Zubietan

Alazne Untxalo zubietarra eta Julio Soto iruindarra, Beatriz Egizabal umoregilearekin batera, Zubietan izanen dira irailaren 12an, 19:00etan, Klown bat-bateko bertso saio berezia eskaintzen. Estalpean ibiliko dira Untxalo eta Soto umorea eta bertsoa uztartzen, umoregilea bitartean, bakarrizketen bidez gaiak proposatzen doan heinean. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun