Bestak 2026

Berrizaungo bestak ospatuko dituzte irailaren 12an

Ttipi-Ttapa

Aurten ere giro ederra izanen dute Berrizaungo bestetako bazkarian eta bazkalondoan.

Iraila mugitua izaten dute Igantzin. Besta usaina hasia da herrian sumatzen eta martxa hartzen joateko, Berrizaun auzoko bestak izanen dituzte buruilaren 12an. Larunbat eguerdiko txupinazoarekin hasiko da besta. Ondotik, 12:30ean, herriko dantzariek euren emanaldia eskainiko dute. Auzo bazkaria izanen da 14:30ean eta bazkalondoan, 17:00etatik aitzinera, DJa izanen da besta nahi den arte luzatzeko. Giro ederra izanen da, beraz!

Herriko besten aitzineko asteburua hurrengoan

Hurrengo asteburuan ere, irailaren 19an eta 20an, agenda ekitaldiz beterik izanen dute Igantzin, herriko besten aitzineko aste hondarrean. Larunbatean, plater tiroketa izanen da Mukegiko ehiztarien bordan. Frontenis txapelketako finalak ere jokatuko dituzte. Dagoeneko ari dira gaztetxo eta helduak abaila Biltokik urtero antolatzen duen txapelketan. Baratzondon mus eta partxis lehiaketa izanen dute. Eguna bukatzeko herriko dantzarien emanaldia izanen da.

Igandean, berriz, buruilaren 20an, eguna alai hasteko karrika buelta izanen da txistulariekin. Ajoarriero txapelketarekin segituko du goizak eta XXII. gazta lehiaketa ere eginen dute. Arratsaldez, kankailu eta buruhandien karrika buelta eta opil eta gazta dastaketarekin emanen zaio bukaera egunari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun