Xabi Aburruzaga musikaria gonbidatu dute aurtengo Dorrealdian, eta irailaren 12an, larunbata, kontzertua emanen du Donamariako frontoian, 19:00etan hasita.
Sarrerak Donamariako Herriko Etxean edo kontzertua baino lehen erosteko aukera izanen da, 15 eurotan. Eta aipatu bezala, bildutako dirua Mirzo Music Foundationera bideratuko dute.
Mirzo Music Foundation Gani Mirzo musikari kurdu-siriarrak sortutako irabazi asmorik gabeko fundazioa da, musikaren eta artearen bitartez, gerraren eta integrismo islamiarraren biktima diren herritarrei itxaropena ematea du helburu.