Malerrekako Gizarte Zerbitzuetako Mankomunitateak, Osasun Etxeko profesionalek eta Askin Haur Eskolak Tratu On izeneko proiektua paratu dute martxan, haurtzarotik tratu ona bultzatzeko intentzioarekin.
«Herriko bestak ikuspuntu feministatik aztertu eta eraldatzeko» helburuarekin, Baztango Kultura Zerbitzuak Festa dezagun gaurdanik geroa dokumentalaren proiekzioa antolatu du maiatzaren 9an, larunbata, 10:30etik 12:30era Arizkunenean. Ondotik solasaldia izanen da Emaginen eskutik.
Hasiera batean, denda eta aisialdirako espazioa izanen da, eta gerora, besteak beste, taberna-ostatua ireki nahi dute.
Leb Ekin programaren barnean, Oier Zuñigak eta Maialen Diazek egiten ari diren ikerketa eta sorkuntza prozesua partekatuko dute maiatzaren 9an 11:30ean Akelarre Kulturgunean
Iazko arrakastaren ondotik, aurten bigarrenez eginen dute kantu zaharren bazkaria Doneztebeko Arantzoko elkartean maiatzaren 9an.
13:00etan hetsiko dute errepidea eta 14:30ean hasiko da proba.
Urtaro bat, kontzertu bat egitarauaren barnean, Zapatilleran gehiegi entzuten ez den estiloaren bi artista izanen dira oholtzaren gainean: Ødei rapero urruñarra eta Elizondoko Ursumari. Maiatzaren 9an 17:00etatik aitzinera izanen dira kontzertuak. Txartelak bortz eurotan erosten ahalko dira, Zapatillera Lagun direnendako debalde.
Domiko parke eolikoa martxan dago!! goiburupean, proiektuaren berri eman eta egoera ezagutzeko bilera informatiboa deitu du Endara Bizirik taldeak maiatzaren 9an, larunbatean 19:00etan Lesakako Harriondoa kultur etxeko Zumarraga gelan.
Herri Urrats bezperan Urrats Gaua antolatu du bertze urte batez Etxola Gaztetxeak Sarako kiroldegian, kontzertu, edari eta talo salmentarekin girotua. Maiatzaren 9an, larunbatean, 19:00etan hasita, Alarma Morea, Lapatina, Frigo eta Akts taldeen kontzertuak izanen dira. Sartzean ordaintzekoa borondatezkoa da.
Euskal soinu ondarearen ibilbideak zikloa abiatu zuen apirilaren 25ean Leitzako Jeiki Abesbatzak. Lehenbiziko kontzertua Elizondon egin zuen, eta hurrengoa Beran izanen da. Maiatzaren 9an 19:00etan Kultur Etxean eginen dute emanaldia.
Iruñeko Gazte Orkestraren jazz eta musika modernoko konboak kontzertu berezia eginen du maiatzaren 9an, larunbatean, 19:30ean Elizondoko plazan. Jazz estiloa, musika modernoa eta inprobisazioa izanen dira nagusi emanaldian.
Maiatzaren 7an, ortzegunean 19:00etan publikoari idekia den estreinaldia izanen dute argazkilariarekin Xabi Berroueten Sara Lañopean argazki erakusketa ikusgai izanen da Sarako lezeetan maiatzaren 4tik 17ra arte, egun gutziz 09:45etik 17:00etara. Sartzea urririk izanen da. Gainera, publikoari idekia den estreinaldia ere izanen dute maiatzaren 7an, ortzegunean 19:00etan, argazkilariarekin. Momentu goxo eta atsegin honek artista ezagutzeko, haren lanaren inguruan mintzatzeko eta trago baten partekatzeko parada emanen du.
Ortzirale honetan hasiko da Bidasoa Itzuliaren 52. edizioa eta hiru etapa izanen ditu. Ortziralean, kronoigoera eginen dute Hondarribian; larunbatean, Arantza eta Lizarietako lepoa lotuko dituzte eta igandean, Hendaian hasi eta Irunen bukatuko dute, tartean Bortzirietatik pasatu ondotik. Xehetasun gehiago albiste barrenean.
Amaiur, Arizkun, Elizondo, Erratzu eta Iruritako etxeen 1925 eta 2026 bitarteko argazkiak biltzen ditu 'Harria eta argia' erakusketak eta maiatzaren 29ra arte daude ikusgai Elizondoko Arizkunenea kultur etxean. Astelehenetik ortziralera irekiko dute, 16:30etik 20:00etara.
| Ekaina | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
| 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
| 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
| 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
| 29 | 30 | |||||