Kantu zaharren bazkaria eginen dute Doneztebeko Arantzoko elkartean

Ttipi-Ttapa 2026ko apirilaren 17a

Giroa alaitzen Angel Mariezkurrena, Aitor Ibarra 'Jalisko' eta Andoni Mitxelena ariko dira. Argazkian Mariezkurrena eta Jalisko ageri dira Sunbillako bazkarian.

Iazko arrakastaren ondotik, aurten bigarrenez eginen dute kantu zaharren bazkaria Doneztebeko Arantzoko elkartean.

Bazkaltzeko urdaiazpiko iberikoa, txipiroi eta gulen entsalada epela, legatza itsaski saltsan, ganboiak labean, entrekota patatekin, jogurta mangoarekin, kafea, kopa, konbinatua, ardoa eta sagardoa izanen dituzte. Giroa alaitzen berriz Angel Mariezkurrena, Andoni Mitxelena eta Aitor Ibarra Jalisko ariko dira. 

Bazkarirako txartelak 55 euroko prezioa du eta erosteko 630 60 91 79 telefono zenbakira deitu beharko da arratsaldetan. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun