Urtaro bat, kontzertu bat egitarauaren barnean, Zapatilleran gehiegi entzuten ez den estiloaren bi artista izanen dira oholtzaren gainean: Ødei rapero urruñarra eta Elizondoko Ursumari. Maiatzaren 9an 17:00etatik aitzinera izanen dira kontzertuak. Txartelak bortz eurotan erosten ahalko dira, Zapatillera Lagun direnendako debalde.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.