'Festa dezagun gaurdanik geroa' dokumentala eta solasaldia izanen dira maiatzaren 9an Elizondon

Ttipi-Ttapa 2026ko apirilaren 22a

«Herriko bestak ikuspuntu feministatik aztertu eta eraldatzeko» helburuarekin, Baztango Kultura Zerbitzuak Festa dezagun gaurdanik geroa dokumentalaren proiekzioa antolatu du maiatzaren 9an, larunbata, 10:30etik 12:30era Arizkunenean. Ondotik solasaldia izanen da Emaginen eskutik.

Dokumentalak «Euskal Herriko hainbat herritan bizitako esperientziak» biltzen ditu, eta «emakumeen parte hartzea, indarkeria sexista prebenitzeko estrategiak eta besta eredu inklusiboagoak» aurkezten ditu. Proiekzioaren ondoko solasaldian, parte hartzaileek «hausnartzeko eta proposamenak lantzeko aukera» izanen dute.

Jarduera herritar guziei zuzendua dago, baina bereziki «besta antolakuntzan parte hartzen duten eragile, talde eta pertsonei». Parte hartzeko beharrezkoa izanen da aitzinetik izena ematea, 667 807 810 telefono zenbakian edo kultura@baztan.eus helbide elektronikoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun