Bilduma honen bidez, artistak Sarako paisaietan murgiltzera gomitatzen gaitu, lainopean, giro lasai eta aldakorretan. Mendiak eta baserrialdeko paisaiak beste begirada batez agertzen dira, goxotasunaren, kontrastearen eta argi lausotuaren artean.
Erakusketa hau osoki txertatzen da Sarako lezeen ingurune naturalean, bisitariei lurraldearen ezagutza artistikoki luzatzeko parada eskainiz.
Baratzezaina da lanbidez Xabi Berrouet, betidanik hurbiletik bizi izan du natura. Baina maite du argazkiak egitea ere, autodidakta da, eta argazki horiek erakusketan ikusita, ohartuko zarete, argazki horietan zein ederrak agertzen diren Sarako mendiak eta eremuak lainopean.