Kontzertu ederrak izanen dira Sarako kiroldegian Urrats Gauan

Ttipi-Ttapa 2026ko maiatzaren 6a

Alarma Morea izanen da larunbateko Urrats Gauan Sarako kiroldegian joko duen taldeetako bat.

Herri Urrats bezperan Urrats Gaua antolatu du bertze urte batez Etxola Gaztetxeak Sarako kiroldegian, kontzertu, edari eta talo salmentarekin girotua. Maiatzaren 9an, larunbatean, 19:00etan hasita, Alarma Morea, Lapatina, Frigo eta Akts taldeen kontzertuak izanen dira. Sartzean ordaintzekoa borondatezkoa da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun