Lesakako Osasun Zentroaren eskutik, titia ematearen inguruko tailerrak egiten ari dira aurten ere. Urtarrilaren 15ean egin zuten lehena, otsailaren 12an bigarrena eta neguko azkena, martxoaren 5ean, ortzegunean 12:00etatik 13:30era eginen dute Lesakako Udalaren erabilera anitzeko gelan (Koskontako Bidea 7, 2.).
Cederna Garalurrek antolatu ditu bilkurak orain arte egindako lana ezagutarazteko eta sektorean aritzen direnen edo aritu nahiko luketen egoera, interes, nahi eta beharrak entzuteko.
Larunbatean, goizez eta arratsaldez, eskean ibiliko dira bertsolariekin eta Agerralde musikariarekin.
Lesakako Beti Gazte elkarteak joskintza tailerra antolatu du berriz ere, oraingoan otsailaren 2tik apirilaren 30era. Kurtso osorako prezioa 20 eurokoa da bazkideentzat eta 35 eurokoa bazkide ez direnentzat.