Euria egiten badu, ortziralean eginen dute.
Dantzalai konpainiaren ikusgarriaren emanaldia ortzegunean 16:00etan hasiko da Lur Berri gelan
Bihar, otsailaren 27an, Edurne Portelaren Maddi y las fronteras liburua hartuko dute hizpide Arantzako Irakurle Taldeko kideek. 17:00etan liburutegian bilduko dira.
Malerrekako Euskarazko Irakurle Taldeak urteko lehen hitzordua antolatu du otsailaren 27rako, 18:30ean. Goiatz Labandibar idazle oiartzuarraren 'Bekatua' liburua izanen dute solasgai idazlea bera bertan dela.
Zakuzarrak igande arratsaldean aterako dira eta karrozak astelehen eguerdian Egitarau zabalarekin datoz aurten ere Lesakako inauteak. Ortzeguneko Arroltze-Arroltze eskearekin hasita, larunbat gauean ere giroa izanen da, igandean zakuzar handi nahiz ttikien harat-honatak eta astelehenean karrozak. Fraindarrak eta Goitarrak ere ibiliko dira auzoz auzo eta baserriz baserri.
Lesakako Beti Gazte elkarteak joskintza tailerra antolatu du berriz ere, oraingoan otsailaren 3tik apirilaren 29ra. Kurtso osorako prezioa 15 eurokoa da eta Beti Gazteko bazkideei irekitako ikastaroa da.
Sarako ihauteriak joan den asteburuan ospatu zituzten. Orain, otsailaren 22tik martxoaren 10era Sarako ikastetxeetako ikasleek eta artistek prestatutako ihauteriei buruzko erakusketa ikusgai dute Sarako lezeko harrera gelan.
INTIAk eta Cederna Garalurrek elkarlanean, bi ikastaro antolatu dituzte. Otsailaren 20an eginen dute lehenbizikoa eta 28an bigarrena, bata zein bertzea Doneztebeko Juansenea etxean. Bidasoa Elikadura proiektuaren harira antolatutako saioak dira.
Apirila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
28 | 29 | 30 |