'Baratze landareen ekoizpena hazitegian'
Otsailaren 20ko ikastaroan Baratze landareen ekoizpena hazitegian izanen dute hizpide. 16:30etik 18:30era eginen dute eta INTIAko Maite Asitzek emanen du, euskaraz. Haziez, substratuez, edukiontziez eta laboreen erabileraz (baldintza klimatikoak, ongarritzea, landareen osasuna...) ariko dira. Izena lotura honetan edo 948 01 30 58 telefonora deituta eman behar da.
'Shiitake eta bertze onddoen ekoizpena'
Otsailaren 28ko ikastaroa, berriz, shiitake eta bertze onddoen ekoizpenari buruzkoa izanen da. 09:30etik 14:00etara eta 15:30etik 17:30era izanen da eta Fungi Natur Asturiaseko Leandro Melendezek emanen du, gaztelaniaz.
Bertzeak bertze, onddoak eta horien laborantza, enborren gaineko shiitake laborantza, inokulazioa, enborren inkubazioa, instalazioak, ekoizpen egonkor eta jarraiturako lan plana eta kontserbatzeko moduak landuko dituzte, baita bertze onddo espezie batzuei buruzko informazioa ere, ekologikoan nola landatzen diren kontuan hartuta. Izena lotura honetan eman behar da, edo bertzela, 948 01 30 58 telefonora deituta.