'Bekatua' liburuari buruz ariko dira Donezteben ortzegunean Goiatz Labandibar idazlearekin

Ttipi-Ttapa 2025ko ots. 25a, 08:00

Goiatz Labandibar idazle oiartzuarra Donezteben izanen da ortzegunean. Argazkia: Iñaki Zapirain/ Wikimedia.

Malerrekako Euskarazko Irakurle Taldeak urteko lehen hitzordua antolatu du otsailaren 27rako, 18:30ean. Goiatz Labandibar idazle oiartzuarraren 'Bekatua' liburua izanen dute solasgai idazlea bera bertan dela.

Ezezagun baten ohean esnatu den Garaziren goiza kontatzen du liburuak, izan ere, ordura arte bizimodua, harremanak, ziurtasunak eta usteak irauliko baititu horrek. 

Hitzordua irekia izanen da eta irakurle denak parte hartzera gonbidatu dituzte. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun