Mendi Biziak proiektuaren barrenean antolatu dute saioa eta gaztainadi zaharrak kontserbatzeko ekintzak erakutsiko dituzte. Ortzegunean, 10:30ean egin dute hitzordua eta euria egiten badu, ortziralera aldatuko dute. Izena emateko 672 68 22 92 telefonora deitu behar da.
Mendi Biziak proiektua SEO/BirdLife erakundeak kudeatzen du, bertzeak bertze, egurretarako ez diren gaztainadien balioa sustatzeko helburuarekin. Estatu mailan lanerako hainbat lursail aukeratuak dituzte, tartean, Arantzan.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!