Inauteak 2025

Ortzegun Gizen egunean abiatu eta asteburuan lehertuko dira Lesakako inauteak

Ttipi-Ttapa 2025ko ots. 27a, 08:00

Zakuzarrek igande arratsaldean eginen dituzte beraien harat-honatak, musika bandaren laguntzarekin. Argazkia: Ondikol

Zakuzarrak igande arratsaldean aterako dira eta karrozak astelehen eguerdian

Egitarau zabalarekin datoz aurten ere Lesakako inauteak. Ortzeguneko Arroltze-Arroltze eskearekin hasita, larunbat gauean ere giroa izanen da, igandean zakuzar handi nahiz ttikien harat-honatak eta astelehenean karrozak. Fraindarrak eta Goitarrak ere ibiliko dira auzoz auzo eta baserriz baserri.

EGITARAUA

Otsailak 27, Ortzegun Gizen

Goizean haurrak Arraultze-arraultze ibiliko dira.

Martxoak 2, Igandea

17:00tan Zakuzahar ttikien kalejira herriko pilotalekutik abiatuta, Lesaka Trikitixa Taldeak lagunduta. 18:00etan dantzaldia Plaza Zaharrean ITZAR erromeria taldearekin. 19:00etan Zakuzarrak herriko pilotalekutik abiatuko dira Lesakako Musika Bandak lagunduta. Goitarrak: goizean Auzoberri, Endara, Zala, Katazpegi eta Nabaz auzoetan barna baserriz baserri ibiliko dira eskean eta dantzan. Ilunabarrean herrian ibiliko dira.

Martxoak 3, Astelehena

Eguerdi aldean mozorroak eta karrozak ibiliko dira herrian barna. 18:00etan dantzaldia Plaza Zaharrean Imanol Intxausti eta Iñigo Larrañagarekin. Fraindarrak, goizean Otsango eta Frain auzoetan barna baserriz baserri ibiliko dira eskean. Eguerdi aldera herrian barna eginen dute eskea.

Martxoak 4, Asteartea

Fraindarrak, goizean, Izotzaldea auzoan barna baserriz baserri ibiliko dira eskean. Arratsaldean herrian barna eginen dituzte harat-honatak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun