Fred Ramosen kartelak iragarriko ditu Lesakako inauteak

Ttipi-Ttapa 2025ko ots. 13a, 12:30

Fred Ramosen 'Zaku Zahar' lanak irabazi du Lesakako inauteetako kartel lehiaketa.

Aurkeztutako bortz lanen artean ‘Zaku Zahar’ izan da bozkatuena eta 250 euroko saria eskuratuko du

Fred Ramos Lasagaren Zaku Zahar lanak irabazi du Lesakako inauteetako kartel lehiaketa. Aurkeztutako bortz lanen artean bozkatzeko aukera izan zuten herritarrek liburutegian joan den astean izan zen erakusketan eta lehendik ere, sanferminetako lehiaketa bitan irabazi duen Fred Ramosena izan zen bozkatuena. 250 euroko saria eskuratuko du eta bere lana kartel moduan argitaratuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun