Sarako Herriak eta Euskal Herriko Hirigune Elkargoak proposaturik Dantzalai konpainiaren Xana eta sudur gorri magikoa ikusgarriaren emanaldia izanen dute otsailaren 27an, ortzegunean, 16:00etan hasita, Lur Berri gelan. Sarrera: 4 euro. Baitezpadakoa da lekuen atxikitzea Sarako lezearen webgunean.
Kontalariaren konta-haria segituz, Xanaren istorioa ezagutuko dugu.
Xanaren bizipozak eta penak, etsipenak eta garaipenak.
Ea nola bere ezintasuna gainditzen duen dantza bereganatzeko. Emozioak dantzatuz, bere bizia koloreztatzen du. Poztasuna, haserrea eta tristura dantzatzen ditu, eta horrela askatzen da.