Amazabal Institutuko ikasleek eta Mendialdeko Mankomunitateak euskal jantziak trukatzeko jardunaldia antolatu dute bihar, abenduaren 13an, 16:30etik 19:30era Zaindu Leitzaldearen egoitzan. Abarkak, zapiak, gonak, galtzak… elkar trukatzeko deia egin dute, erabiltzen ez den arropari bigarren bizi bat emateko helburuarekin. Informazio gehiagorako eskuragarri dago 621 15 33 73 zenbakia.
Amazabal Institutuko Guraso Elkarteak dislexiari buruzko hitzaldia antolatu du bihar, abenduaren 13an, 18:00etan udaletxeko batzar aretoan. Iranzu Ostolaza Gasparrek gidatuko du saioa, Nafarroako Dislexia Elkarteko lehendakaria.
Urtaro bat, kontzertu bat ekimenaren barnean, hiru talde izanen dira oholtzaren gainean abenduaren 13an, 19:00etatik aitzinera Gamioxarrean.
Lesakako liburutegi publikoak urteko azken ekitaldia antolatu du abenduaren 13an, ortziralean 19:00etan hasita. Topaketa egilearekin zikloaren barrenean, Garazi Arrula Ruiz gonbidatu du, Lurraz beste bere liburua aurkezteko. Aurkezpena euskaraz eginen du eta jarduera egiten den bitartean, gainontzeko liburutegi zerbitzuak eten eginen dira.
Ortziralean 20:00etan dute hitzordua Gauiñara elkartean
Lehenbiziko kontzertua bihar izanen da eta Ramada Inn euskal taldeak 70. hamarkadako punk-rock musika taularatuko du 22:00etan
Azaroaren 27an, asteazkenean 18:30ean eginen du aurkezpena eta zenbait solasaldi ere izanen dira egunotan Patxi Araujo artistak Iruñeko Topaketak 2024rako sortu duen La distribución del caos arte instalazioa egonen da ikusgai azaroaren 27tik urtarrilaren 31ra Lesakako liburutegian. Azaroaren 27an, asteazkenean 18:30ean, egitekoa du aurkezpena eta solasaldia.