Baserritar jantzien trukaketa eginen dute bihar Leitzan

Ttipi-Ttapa 2024ko abe. 12a, 12:30

Amazabal Institutuko ikasleek eta Mendialdeko Mankomunitateak euskal jantziak trukatzeko jardunaldia antolatu dute bihar, abenduaren 13an, 16:30etik 19:30era Zaindu Leitzaldearen egoitzan. Abarkak, zapiak, gonak, galtzak… elkar trukatzeko deia egin dute, erabiltzen ez den arropari bigarren bizi bat emateko helburuarekin. Informazio gehiagorako eskuragarri dago 621 15 33 73 zenbakia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun