Zapatillera elkarteak kontzertuak antolatu ditu ortziralean Arizkunen

Ttipi-Ttapa 2024ko abe. 10a, 11:00

Kaskezur taldeak disko berria aurkeztuko du.

Urtaro bat, kontzertu bat ekimenaren barnean, hiru talde izanen dira oholtzaren gainean abenduaren 13an, 19:00etatik aitzinera Gamioxarrean.

Berako, Doneztebeko eta Baztango Dama metal taldeak bere azken kontzertua emanen du, ondotik Madame Birrots postfolk talde baztandarrak disko berri plazaratuko du, eta azkenik Baztango Kaskezur rock taldeak ere azken diskoa aurkeztuko du. Kontzertuak debalde izanen dira, eta Zapatillera Lagun txartelarekin, lehenbiziko tragoa ere bai.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun