2025eko Herri haitadako Urdazubiko taldea prestatzen hasteko bilkura eginen dute abenduaren 13an

Ttipi-Ttapa 2024ko abe. 12a, 11:00

Urdazubiko taldea 2018an Saran egin zen lehen Herri Haitadan.

Ortziralean 20:00etan dute hitzordua Gauiñara elkartean

2019an egin zen azken aldiz Ainhoa, Bera, Etxalar, Sara, Urdazubi eta Zugarramurdiko herritarrak biltzen dituen Herri Haitada lehiaketa. 2025ean ekitaldi hau berreskuratzeko asmoa dago eta maiatzean eginen da Zugarramurdin hirugarren edizioa. Poliki poliki heldu den urterako Herri Haitada antolatzen hasi da eta herri bakoitza taldeak osatzeko bidean hasi da. Urdazubin, parte hartu nahi duen guziak Karretero ostatuan izanen du papera, bizikletan, lasterka, bertsotan, boteluzean, dantzetan… izena emateko aukerarekin. Urdazubiko taldea hobeki antolatzeko abenduaren 13an, ortziralean 20:00etan bilkura ireki bat eginen dute Gauiñara elkartean.

Denbora gelditzen da heldu den urteko maiatzean Zugarramurdin izanen den Herri Haitadarako, beraz, animatu parte hartzera!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun