Azaroaren 25aren harira, Baztango Udalak indarkeria bikarioari buruzko solasaldia antolatu du azaroaren 22an 17:00etan Arizkunenean, Miren Orozko adituaren eskutik
Hamarreko bitxia liburuaren aurkezpena eginen dute azaroaren 22an, ortziralean, 18:30ean, Lesakako liburutegian. Liburuaren hamar egileetatik bi (Gaizka Sarasola lesakarra eta Jon Abril beratarra) izanen dira euskaraz eginen den aurkezpenean. Jarduera egiten den bitartean, gainontzeko liburutegi zerbitzuak eten eginen dira.
Baztango Kultura Zerbitzuak Ibil Bedi euskal pop taldearen kontzertua antolatu du azaroaren 22an Iruritan. Gizarte Bilgunean 19:00etan izanen da emanaldia, sarrera librearekin.
Igandean 13:00etan eginen dute Eskol Ttikiko erakusketaren aurkezpena, Joseba Olagaraik gidatutako solasaldiarekin
Zehazki, Android telefono mugikorrak erabiltzen ikasteko ikastaroa eginen dute, azaroaren 19tik 22ra, Arantzako Zahar Txoko elkartean.
Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen eskutik lau saio eginen dituzte, asteazken arratsaldetan
Hondarribiko Zabala jatetxeko sukaldariak emanen du Irain eskolan
Azaroaren 4tik abenduaren 19ra eginen dute, astelehen, astearte eta ortzegunetan
Hiru eta hamabi urte arteko haurrak dituzten familiei zuzendutako tailerrak dira