Martxel Larrazaren ‘Xerka’ fotokazetaritza proiektua ikusgai izanen da azaroaren 17tik 24ra Lesakan

Ttipi-Ttapa 2024ko aza. 15a, 18:00

Joseba Olagarai kazetaria eta Martxel Larraza egilea Etxalarren egin zen erakusketa eta hitzaldiaren aurkezpenean. Igandean Lesakan ere Olagaraik aurkeztuko du Larrazaren fotokazetaritza lana.

Igandean 13:00etan eginen dute Eskol Ttikiko erakusketaren aurkezpena, Joseba Olagaraik gidatutako solasaldiarekin

Sorterrian aurkeztu eta ikusgai izan ondotik, Martxel Larraza Indaburu etxalartarraren Xerka fotokazetaritza proiektuaren argazki erakusketa ikusgai izanen da azaroaren 17tik 24ra Lesakako Eskol Ttikin. Euskal landa eremuko LGTBI+ komunitatearen istorioak eta erretratuak biltzen dira erakusketan. Erakusketaren aurkezpena azaroaren 17an, igandean 13:00etan eginen dute Eskol Ttikin, Joseba Olagaraik gidatutako solasaldiarekin.

Ordutegia

Eskol Ttikiko ateak zabalik izanen dira astelehen, astearte, asteazken eta ortzirale arratsaldez, 18:00etatik 20:00etara; larunbatean 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara eta igandean 12:00etatik 14:00etara. Ortzeguna feria eguna denez, itxita egonen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun