Maita nazazu gutxiago, erabil nazazu gehiago dio esaldi ezagunak eta erabilera horretan, haurren jolasak ezin alde batera utzi. Horren garrantziaz jabetuta, aisialdian ere euskararen erabilera sustatzeko tailerrak antolatu ditu Euskararen Eguna antolatzen ibili den taldeak. Azaroaren 20an eta 27an izango dira, udaletxeko beheko solairuan, 18:15etik 19:30era. Susana Santos Jauregik emango du tailerra eta, besteak beste, talde jolasak eta jolas tradizionalak (esku jolasak, goma, soka saltoa...) landuko dituzte. Hiru eta hamabi urte arteko haurrek parte hartu dezakete tailerrean eta gurasoekin joan beharko dute.