Euskal Herriko sukaldaritza tradizionala goi mailarantz eramanda izenburupean sukaldaritza tailerra antolatu du Lesakako Beti Gazte elkarteak, Lesakako Udalaren eta Irain Eskola Publikoaren laguntzarekin. Hondarribiko Zabala jatetxeko sukaldariaren eskutik emanen dute tailerra azaroaren 18an eta 25ean, astelehenetan 18:00etan hasita. Gourmet menua prestatuko dute (hainbat teknika erabiliz) eta, ondotik, bertan afalduko dute.
Izena emateko edo informazio gehiago galdetzeko 697 27 60 36 Whatsapp zenbakira deitu edo idatzi behar da. Beti Gazteko bazkideek 30 euro ordaindu beharko dute eta bazkide ez direnek 40 euro.