Lesakako San Fermin jubilatuen elkartekoek Andra Mari adintuen egoitzara bisita eginen dute martxoaren 22an. Ortziralean 16:30ean hasita, merienda berezia partekatuko dute bertako egoiliarrekin, Lesakako soinularien musikarekin alaitua.
Korrikaren bueltan, Bor-Bor Bortzirietako euskaltzaleen mugimenduak, Bortzirietako Euskara Mankomunitateak eta UEMAk 'Bizkarsoro' filmaren emanaldiak antolatu dituzte Bortzirietan. Beran ortziralean ikusteko aukera izanen da 19:00etan
Martxoan eginen dute eta izena emateko epea otsailaren 29an bukatuko da. Lesakako Beti Gazte elkarteak joskintza tailerra antolatu du berriz ere, oraingoan martxoaren 4an hasi eta hilabete batez. Kurtso osorako prezioa 5 eurokoa da eta Beti Gazteko bazkideei irekitako ikastaroa da.
Ortziralean haur jokoak, pelikula eta afaria izanen dute; larunbatean mus txapelketa, puzgarriak eta bazkaria; igandean mendi buelta Zumalekura eta kalejira herriko erraldoi eta gaiteroekin