Ekitaldiz gainezka dator aurten ere Sunbillako Asteburu Kulturala

Ttipi-Ttapa 2024ko mar. 20a, 15:00
Aurten ere Zumalekura mendi buelta eginez borobilduko dute Sunbillako Asteburu Kulturala.

Ortziralean haur jokoak, pelikula eta afaria izanen dute; larunbatean mus txapelketa, puzgarriak eta bazkaria; igandean mendi buelta Zumalekura eta kalejira herriko erraldoi eta gaiteroekin

 Sunbillako Udalak, Sunbillako eskolako Guraso elkarteak eta Antrotoki gazte taldeak antolatua, hainbat jarduera izanen dituzte Sunbillako Asteburu Kulturalean.


Martxoaren 22an
, ortziralean 16:30ean haur jokoak izanen dituzte plazan eta 18:00etan pelikula Ulibeltzak elkartean. 19:30ean bokatak izanen dituzte plazan haur gazte eta helduentzako eta 21:00etan afari autogestionatua eginen dute Ulibeltzak elkartean.

Martxoaren 23an, larunbatean, 10:00etan mus txapelketa izanen dute Ulibeltzak elkartean. Puzgarriak izanen dira plazan goiz eta arratsaldez, 11:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. 14:00etan bazkaria eginen dute Bustitz ostatuan.

Martxoaren 24an, igandean 09:00etan mendi buelta eginen dute Zumalekura eta asteburua borobiltzeko, kalejira eginen dute herrian barna 12:00etan herriko erraldoi eta gaiteroekin.

Asteburu kulturalaren aitzinetik, gaur, martxoak 20, 17:30ean Ama Lurraren Sekretuak ipuin kontaketa izanen dute Sunbillako udaletxeko ganbaran.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun