Arantzan, Etxalarren eta Lesakan eman ondotik, ortziralean Beran Bizkarsoro pelikula ikusteko aukera izanen da Kultur Etxean izanen da emanaldia, eta lan taldeko kide bat ere bertaratuko da. Igantzin ere ortzirale honetan egitekoa zuten, baina, data aldatu dute, eta azkenerako apirilaren 12an, ortziralea emanen dute 19:00etan Baratzondon.
Josu Martinezek zuzendutako fikziozko film luzea da Bizkarosoro. Bizkarsoro herria ez da existitzen, baina aldi berean, Euskal Herriko edozein herri izaten ahal da Bizkarsoro. Bizkarsorotarrak fikziozko pertsonaiak dira, baina euskaraz bizitzeagatik jazarriak izan diren euskaldun guziak dira bizkarsorotarrak. 1914tik 1982ra bitarte gertatzen diren bortz istoriok osatzen dute filma.