Astelehenetan 18:00etatik 20:00etara eta asteartetan 10:00etatik 12:00etara edo 18:00etatik 20:00etara eginen dute ikastaroa Beti Gazte elkartearen egoitzan. Apuntatzeko azken eguna otsailaren 29a da eta horretarako 617 21 24 49 telefonora deitu behar da (Amaia), eta orduetako bat aukeratu. Leku mugatuak dira eta bizkor ibili beharko dute interesatuek.
Lehenagoko ikastaroetan egindako lanak Andra Mari Zahar Etxera edo Irungo Harrera Sarera bideratu dituzte, bertzeak bertze.