Herriko turismoaren inguruko edozein ideia, proposamen, ekarpen... dituztenei abenduaren 15ean eginen duten bilerara joateko deia egin die Goizuetako Udalak. Herriko Etxeko ganbaran egin dute hitzordua 17:30ean.
Talde Ekosozialak antolatu du hitzordua eta Markel Peñalba ingeniaria izanen dute hizlari, abenduaren 15ean 19:00etan Arizkunenea kultur etxean
Abenduaren 15ean eginen dute Leitzari buruzko ezagutzak neurtzen dituen Balikebale lehiaketa. Leitzako Herri Aretoan 19:00etan hasiko da saioa eta 18:40ean irekiko dituzte aretoko ateak. Gazteak izanen dira aurtengo parte-hartzaileak, 2005 eta 2008an jaiotakoak, eta hamabi gazte igoko dira oholtzara lau taldetan banatuta. Lehiakideak gazteak izanagatik, saioa ikustera hamar urtetik gorakoak sar daitezke eta sarrerak Astitz eta Maimurren daude salgai sei eurotan.
Mairu antzerki tailerrak, Lesakako udalaren eta Arrano elkartearen laguntzaz antolatutako 19. Keinu Leihoak zikloa bukatzeko, abenduaren 15ean, Dxusturi Teatroa taldeko Eneritz Artetxek Lakoste Bakarrizketa kaleidoskopikoa antzezlana eskainiko du, ortziralean 20:00etan Lesakako Arranon.
Gabonen atarian Doneztebeko Mendi Abesbatzak Eguberrietako kontzertua prestatu du aurtengoan ere. Hitzordua ortzirale honetan, hilarean 15ean, 20:00etan izanen da Doneztebeko elizan.
Euskal Herriko XV. Mus Txapelketa antolatu du Euskal Herriko Mus Federazioak. Herriz herri kanporaketak jokatzen hasiak dira, eta Donezteben, abenduaren 15ean, ortziralean eginen dute Shanti ostatuan 21:30ean.
Ekhi Huarte artistaren margolanak ikusteko aukera izanen dute abenduan Leitzako Herri Aretora joaten direnek. Lehen pintura garaia obra jarri dute ikusgai eta abenduaren 28an bisita gidatua eskainiko du artistak berak 19:00etatik aurrera.
Baztango Udalak antolatua, Jon Martinez Ibarra argazkilariaren erakusketa ikusgai egonen da Arizkunenea Kultur etxeko lehenbiziko solairuan, abenduaren 1etik 20ra. Mendi arloko 40 emakume erretratatu ditu Martinezek, eta horietatik 16 egonen dira erakusketan.
Abenduaren 12an, astearte arratsaldean hitzaldia eta tailerra emanen du Clint Jean Louis Osasunbideko medikuak liburutegian