Abesbatza nagusiaz gain, Mendi Ttikiko abeslariek, Agorreta Musika Eskolako ikasleek eta Erreka Dantza Taldeko dantzariek ere parte hartuko dute emanaldian, Donostiako Udaleko Txistulari Taldearen luxuzko laguntzaz.
Errepertorioa batez ere gabon kantek osatuko dute. Horrez gain, abesbatzak hagitz hurbileko zituen hiru doneztebarren heriotzak gogoratzeko tartea hartuko du, beraiek gustuko zituzten doinuak kantatuz.
Kontzertuan hainbat bakarlari ere ariko dira: Alicia Telletxea, Arantxa Ziganda, Ainara Mendia, Goreti Anzizar, Gorka Ordax eta Xalba Arriola.
Hau izanen da errepertorioa:
