Balikebale lehiaketa eginen dute abenduaren 15ean

Ttipi-Ttapa 2023ko abe. 13a, 17:00

Ostiralean eginen duten Balikebale lehiaketako hamabi parte-hartzaileak.

Abenduaren 15ean eginen dute Leitzari buruzko ezagutzak neurtzen dituen Balikebale lehiaketa. Leitzako Herri Aretoan 19:00etan hasiko da saioa eta 18:40ean irekiko dituzte aretoko ateak. Gazteak izanen dira aurtengo parte-hartzaileak, 2005 eta 2008an jaiotakoak, eta hamabi gazte igoko dira oholtzara lau taldetan banatuta. Lehiakideak gazteak izanagatik, saioa ikustera hamar urtetik gorakoak sar daitezke eta sarrerak Astitz eta Maimurren daude salgai sei eurotan.

Galderak erantzunez, jolasean... ariko dira lehiakideek eta sari bikainak lortzeko aukera izanen dute: 450 euroko txekea, Kultur ekintzetarako sarrerak, herriko produktuak….

Hauek izanen dira aurtengo parte hartzaileak:

1. Taldea: Etor Lizarraga, Axi Astibia eta Beñat Portu.

 

2. Taldea: Maddi Zugarramurdi, Naia Zubillaga eta Ainara Sagastibeltza.

3. taldea: Amets Amundarain, Paul Feo eta Ioritz Dorronsoro.

4. taldea: Paule Agirre, Aiora Andiarena eta Naroa Olano.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun