Dxusturi Teatroaren Lakoste
Dxusturi teatroaren aurreko aurkikuntzetako bat izan zen Karramarroa pertsonaia. Karramarroa 50 urteko emakume bat da, bitxia, mihiluzea, zorrotza eta zirtolaria. Hemen aurkezten dugun Lakoste antzezlanean jarraipena eman nahi izan diogu jokalaria eta pertsonaiaren artean kokatzen den izaki berezi honi.
Oraingo honetan Karramarroak ikuslegoa begietara begiratuko du zuzenean harekin hainbat gai partekatzeko: estralurtarrak, artistak, familia estandarra, krokodiloak, menopausia... Umore absurdoak zein beltzak, kritika sozialak eta ironiak zipriztintzen duten proposamen hau egituratu dugu ikuslegoarengan barrea eta hausnarketa aldi berean sortarazteko asmoz...