Abendua zuri, ez ardi eta ez axuri izenburupean ibilaldi gidatuak antolatu dituzte Artikutzan abenduan. Lehenbizikoa abenduaren 10ean eginen dute, igandean, eta Elutsako bistak eta Elizmendiko ur jauzia bisitatuko dituzte. Aldez aurretik izena eman beharko da online edo 679 61 30 16 telefonora deituta.
XXIV. Nafarroako Paxaka Txapelketa bere azken txanpara hurbiltzen ari da, eta ligaxka fasea akituta, igande honetan, abenduaren 10ean, finalerdiak jokatuko dituzte Iruritako pilotalekuan.
Gernikako marika’ bakarrizketa eskainiko du Mitxel Santamarinak abenduaren 10ean, igandean 18:00etan Lesakako Harriondoa kultur etxean. Lesakako udalak antolatu duen saio honetarako sarrera doan izanen da.
Baztango Kultura Zerbitzuak antolatua, Kanpora sartzen antzerkia aurkeztuko du Txalo Produkzioak taldeak abenduaren 10ean, 19:00etan Gizarte Bilgunean. Intza Alkain Ibarguren eta Xabier Fernandez Zubeldia aktoreak izanen dira oholtzaren gainean.
Abenduaren 10ean Leitzako Herri Aretoan Tempus fugit antzezlana eskainiko du Jon Ander Alonsok 20:00etatik aurrera. Sarrerak aldez aurretik zazpi eurotan eta leihatilan zortzi eurotan eskura daitezke.
Ekhi Huarte artistaren margolanak ikusteko aukera izanen dute abenduan Leitzako Herri Aretora joaten direnek. Lehen pintura garaia obra jarri dute ikusgai eta abenduaren 28an bisita gidatua eskainiko du artistak berak 19:00etatik aurrera.
Baztango Udalak antolatua, Jon Martinez Ibarra argazkilariaren erakusketa ikusgai egonen da Arizkunenea Kultur etxeko lehenbiziko solairuan, abenduaren 1etik 20ra. Mendi arloko 40 emakume erretratatu ditu Martinezek, eta horietatik 16 egonen dira erakusketan.
Azaroaren 26tik abenduaren 10era Pello Apezetxea kultur gunean Etxalarko Usazaleen elkarteak antolatuta, Usategietatik herrira jaitsiz, erakusketa martxan jarri dute, irudien bidez (lehengo eta gaur egungo argazki eta bideoak) gure herriko ondare berezi hau hobeto ezagutarazteko. Erakusketa azaroaren 26tik abenduaren 10era egonen da zabalik, astelehenetik ortziralera 16:00etatik 19:00etara eta aste hondar eta besta egunetan 17:00etatik 19:00etara.
Heldu den asteazkenetik igandera filmak, liburu aurkezpenak, txapelketak, bingoa eta ikastaroak izanen dira