Aurtengoan ere abenduaren hasieran kultur egunak izanen dituzte Igantzin, abenduaren 6tik 10era, hain zuzen. Kultur batzordeak egitarau zabala antolatu du bortz egun hauetan. Asteazkenean bi pelikula proiektatuko dituzte. 16:30ean ttikienentzako filma izanen da eta 17:30ean, koxkorxeagoentzat. 20:00etan Ztand Up bakarrizketak izanen dira Baratzondon.
Abenduaren 7an Jon Abrilek Isildutako Eskuak liburua aurkeztuko du, ortzegunean 19:00etan Eskolzarrean.
Tortilla txapelketa eta ondotik pintxo potea izanen dira abenduaren 8an. Frontoian hasiko da txapelketa ortziralean 11:00etan eta arratsaldean, berriz, Biltoki elkartean bingoan jokatzeko aukera izanen da, 17:00etan hasita.
Abenduaren 9an Mus-Partxis txapelketa jokatuko da Baratzondon, larunbatean 16:30ean hasita, eta ordu berean, eskolan eskulanak izanen dira. Egun hauei bukaera emateko, abenduaren 10ean argazkilaritza mugikorrarekin izanen da Eskolzarren.