Baztan eta Malerrekako sei hirukotek parte hartu dute paxaka txapelketa honetan eta sailkapenean lau lehenbizikoek igande honetan jokatuko dituzten finalerdietara sailkatzea lortu dute. Zehazki F (Jon Apeztegia, Mikel Telletxea eta Ugutz Zelaieta), D (Ioritz Zelaieta, Iker Bereau eta Laurendi Zelaieta), B (Manu Irigoien, Egoitz Prim eta Kaiet Itoiz) eta C taldeak (Gorka Urtasun, Mikel Sagaseta eta Juan Mari Maia) dira igandean ariko direnak.
Alde batetik, F eta C taldeek 17:00etan elkarren kontrako partida jokatuko dute eta 18:00etan D eta B taldeak ariko dira.
Finala eta hirugarren posturako partidak, berriz, abenduaren 17an jokatzekoak dituzte.