Arantzako Putzubeltzera joanen dira urriaren 29an, baina urriaren 25a baino lehen eman behar da izena
Urriaren 31n beteko dira 18 urte espetxe politikak Jose Angel Altzuguren Kotto beratarra erahil zuela, eta haren oroimenean hainbat ekitaldi eginen dituzte Beran igandean, urriaren 29an.
Igandean 19:00etan hasita Harriondoa kultur etxean, 'Bira Nafarroan barna' programaren barrenean Bira Nafarroan Barna programaren bigarren fasea irailaren 21ean abiatuko da, kontzertu programazio zabalarekin. Nafarroa osoan 22 kontzertu izanen dira, baina horietako bakarra eskualdean: urriaren 29an, igandean 19:00etan hasita Etxeberriko Ane Martija bakarlaria izanen da Lesakako Harriondoa kultur etxean.
Urriaren 31 arte aurkez daitezke eta lehen saria 400 eurokoa izanen da
Erratzun bizi den Diana Iniesta Benedicto margolariaren Just light (Argia soikik) olio margoen erakusketa zabalik dago Bertizko Jaurerriko Natur Parkean eta urrian bisita daiteke, parkearen ordutegian.
Saharako Kabiak elkarteak beraien lana ezagutarazteko eta Saharako errefuxiatu-eremuetako liburutegiekin lankidetzan aritzeko Nafarroako Liburutegi Sareko zortzi liburutegira hurbildu nahi du ikasturte honetan, Liburutegi Zerbitzuaren proiektuaren barrenean. Lesakako liburutegian Bubisher. Tindufeko errefuxiatuen kanpamentuetako liburutegiak erakusketa ikusgai izanen da urriaren 13tik azaroaren 10era.
Irailaren 20tik abenduaren 20ra emanen dute, asteazken arratsaldetan Eskola ttikin eta hilaren 16ra arte eman daiteke izena
Ikustekoa baino, entzutekoa izanen da bihar hasi eta abenduaren 3an Berako Labiaga ikastolako Areto Nagusian egonen den erakusketa. Xabier Erkizia soinu artistak 'Zaratak ez du izenik' izeneko erakusketa paratuko du. Erakusketa larunbatetan eta igandetan ikusten ahal da 16:00etatik 20:00etara.