Ana Martija bakarlaria kantari izanen da urriaren 29an Lesakan

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 27a, 09:00

Ane Martija kantautorea Lesakako Harriondoa kultur etxean izanen da urriaren 29an.

Igandean 19:00etan hasita Harriondoa kultur etxean, 'Bira Nafarroan barna' programaren barrenean

Bira Nafarroan Barna programaren bigarren fasea irailaren 21ean abiatuko da, kontzertu programazio zabalarekin. Nafarroa osoan 22 kontzertu izanen dira, baina horietako bakarra eskualdean: urriaren 29an, igandean 19:00etan hasita Etxeberriko Ane Martija bakarlaria izanen da Lesakako Harriondoa kultur etxean.

2021az geroztik Nafarroan sortzen ari den musika-eszena bultzatzeko sortutako egitasmoa da. Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuak NICDO sozietate publikoaren eta Navarra Music Commission musika bulegoaren bidez sortutako ekimena bi hilabete baino gehiagoz luzatuko da 22 kontzertu emateko Nafarroako 22 herritan, non 17 artista eta talderen proposamenak aurkeztuko diren.

Kontzertuetako sarrerak, udal bakoitzak gaitutako kanalen bidez eskura daitezke eta 5 euroko prezioa dute, udaletxeetan bere garapenerako eragin diren gastuak estaltzeko.

Bira Nafarroan Barna ekimenaren kontzertuen programazioa eskuragarri dago www.culturanavarra.es webgunean eta halaber, zikloaren karteldegian jarritako QR kodearen bidez kontsulta daiteke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun