Udazkenari argazkiak ateratzeko tailerra antolatu du Beti Gaztek

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 22a, 11:00

Arantzako Putzubeltzen eginen dute argazki tailerra.

Arantzako Putzubeltzera joanen dira urriaren 29an, baina urriaren 25a baino lehen eman behar da izena

Lesakako Beti Gazte elkarteak udazkenari argazkiak ateratzeko tailerra antolatu du urriaren 29an, Pako Santxezen eskutik. Urriko azken igandean 09:00etan geldituko dira Plaza Zaharrean Arantzako Putzubeltzera joateko eta han eginen dute tailerra eta luntxa izanen dute ondotik. Urriaren 25a baino lehen eman beharko da izena, 696 80 98 86 whatsapp zenbakira deituz edo idatziz.

Argazki lehiaketara lanak aurkezteko azken egunak

Bertze aldetik, Beti Gaztek antolatutako argazki lehiaketara lanak aurkezteko epea urriaren 31n bukatuko da. Info +

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun