Kotto oroitzeko ekitaldia eginen dute igandean Beran

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 25a, 17:00

Urriaren 31n beteko dira 18 urte espetxe politikak Jose Angel Altzuguren Kotto beratarra erahil zuela, eta haren oroimenean hainbat ekitaldi eginen dituzte Beran igandean, urriaren 29an.

10:00etan Altzateko plazan egin dute hitzordua, handik Otsandarat abiatzeko. 11:00etan Otsandan ekitaldia eginen dute eta ondotik herrira itzulita, 14:30ean bazkaria eginen dute Espidobaita elkartean.

Bazkarirako txartelak Errekalden eta Katakun daude salgai. Helduen txartelak hamabortz euro balio du eta haurrenak hamar euro.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun