'Kabiak' erakusketa ikusgai izanen da Lesakan urriaren 23tik azaroaren 10era

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 20a, 12:00

Tindufeko errefuxiatuen kanpamentuetako liburutegien berri ematen du erakusketak.

Saharako Kabiak elkarteak beraien lana ezagutarazteko eta Saharako errefuxiatu-eremuetako liburutegiekin lankidetzan aritzeko Nafarroako Liburutegi Sareko zortzi liburutegira hurbildu nahi du ikasturte honetan, Liburutegi Zerbitzuaren proiektuaren barrenean. Lesakako liburutegian Bubisher. Tindufeko errefuxiatuen kanpamentuetako liburutegiak erakusketa ikusgai izanen da urriaren 13tik azaroaren 10era.

Azaroaren 16an, berriz, Kabiak eta eremuetako liburutegien lanari buruzko solasaldia izanen dute 17:30ean eta kamishibai saio bat (haurrentzako jarduera) ortzegun berean 18:30ean

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun