Asteazkenean, hilaren 24an, Iruñeko Pablo Sarasate Kontserbatorioko abeslariek kontzertua emanen dute Donamariako Dorretxean 19:00etan. Opera, Zarzuela eta bertzelako abestiak aditzeko aukera izanen da. Gainera, herriko bizilaguna den Haritz Sagaseta abeslariak parte hartuko du emanaldian. Sarrera doan izanen da, aforoa bete arte.
Apuntatzeko epea otsailaren 28an bukatuko da
Maiatzaren 21ean eta 28an emanen du Iciar Mikelperizenak
Lesakako Osasun Zentroak jakinarazi duenez, edoskitzearen inguruko bortz tailer eginen dituzte martxotik ekainera bitarte. Silvia Martinez Duque Lesakako Osasun Zentroko pediatriako erizainak eta Marilen Telletxea Bertiz erizain komunitarioak eta emaginak zuzenduko dituzte saioak.
Gustukoenen alde bozkatzeko aukera ere izanen dute herritarrek egunera 14:00etatik 20:00etara
Laura Gurbindoren eskutik, sendabelar ikastaroa izanen dute Etxalarko Larraburuan, Etxalarko udalak lagunduta. Bi mailako ikastaroak eskainiko dira (biak 32 ordukoak).
Peito Castelo artista gipuzkoarraren Harri-Hari erakusketa ikusgai izanen da apirilaren 1etik ekainaren 4ra Berako Labiaga ikastolako areto nagusian. Larunbat eta igandetan egonen da irekia aretoa, 16:00etatik 20:00etara.