Lesakako sanferminetako kartel eta portada lehiaketara aurkeztutako lanak ikusgai izanen dira aste honetan liburutegian

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 22a, 15:00
Lesakako liburutegian paratuko dituzte aurten ere lehiaketara aurkeztutako lanak eta bozkatzeko aukera izanen dute herritarrek.

Gustukoenen alde bozkatzeko aukera ere izanen dute herritarrek egunera 14:00etatik 20:00etara

Lesakako sanferminak iragartzeko kartelaren eta programaren azalaren eta gibeleko azalaren lehiaketara aurkeztutako lanak ikusgai paratuko dute aste honetan Lesakako liburutegian. Ikusteaz gain, gustukoenen alde botoa emateko aukera ere badute lesakarrek. Egunero 14:00etatik 20:00etara izanen da horretarako aukera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun