Pablo Sarasate Kontserbatorioko kantu ikasleek kontzertua emanen dute asteazkenean Donamarian

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 21a, 10:00
Donamariako dorretxean izanen da emanaldia asteazkenean.

Asteazkenean, hilaren 24an, Iruñeko Pablo Sarasate Kontserbatorioko abeslariek kontzertua emanen dute Donamariako Dorretxean 19:00etan. Opera, Zarzuela eta bertzelako abestiak aditzeko aukera izanen da. Gainera, herriko bizilaguna den Haritz Sagaseta abeslariak parte hartuko du emanaldian. Sarrera doan izanen da, aforoa bete arte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun