Energia Berriztagarrien Komunitatea sortzeko prozesua abian da, eta ortzegunean, hilaren 4an eginen dute hurrengo bilera Beralandetan 18:00etan. Bilera horretan, batez ere autokontsumo partekatuaz ariko dira.
Trini Mikelarena Peña beratarrak Como la vida misma bere azken liburua, helduentzat idazten duen lehena, aurkeztuko du maiatzaren 4an, ortegunean 19:00etan Elizondoko Mila-Ananda galerian.
Bortzirietako Bertso Eskolak eta Berako Kultur Batzordeak antolatu dute Baztan-Bidasoko XXXVI. bertsopaper lehiaketa. Lehiaketara Baztan-Bidasoa inguruan bizi diren bertsolariak aurkeztu daitezke, eta astelehenean hasi eta maiatzaren 5a bitartean bidali daitezke bertsoak.
Apuntatzeko epea otsailaren 28an bukatuko da
Lesakako Osasun Zentroak jakinarazi duenez, edoskitzearen inguruko bortz tailer eginen dituzte martxotik ekainera bitarte. Silvia Martinez Duque Lesakako Osasun Zentroko pediatriako erizainak eta Marilen Telletxea Bertiz erizain komunitarioak eta emaginak zuzenduko dituzte saioak.
Laura Gurbindoren eskutik, sendabelar ikastaroa izanen dute Etxalarko Larraburuan, Etxalarko udalak lagunduta. Bi mailako ikastaroak eskainiko dira (biak 32 ordukoak).
Peito Castelo artista gipuzkoarraren Harri-Hari erakusketa ikusgai izanen da apirilaren 1etik ekainaren 4ra Berako Labiaga ikastolako areto nagusian. Larunbat eta igandetan egonen da irekia aretoa, 16:00etatik 20:00etara.
Apirilaren 1ean, larunbatean 18:00etan eginen dute inaugurazioa eta maiatzaren 14ra bitarte izanen dira ikusgai
Ostiralean 19:00etan eginen den inaugurazioan margolariak bisita gidatua eskainiko du