Trini Mikelarenaren azken liburua Elizondon aurkeztuko dute maiatzaren 4an

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 3a, 17:00
Trini Mikelarena beratarra, bere azken liburuarekin.

Trini Mikelarena Peña beratarrak Como la vida misma bere azken liburua, helduentzat idazten duen lehena, aurkeztuko du maiatzaren 4an, ortegunean 19:00etan Elizondoko Mila-Ananda galerian.

Trini Mikelarena Peña beratarrak Como la vida misma liburua argitaratu berri du, Letrame argitaletxearen bitartez. 30 kontakizun labur idatzi ditu gaztelaniaz, batzuk bere bizitzarekin zerikusia dutenak. Lehen aldiz helduei zuzendutako liburua argitaratu du Mikelarenak, lehendik euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez idatzitako eta berak ilustratutako Hegaka ez zekien txantxangorria eta Sagarroi gazte baten egunkaria haurrendako liburuen ondotik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun