Energia Berriztagarrien Komunitatea sortzeko bilera eginen dute ortzegunean Beran

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 1a, 08:00

Energia Berriztagarrien Komunitatea sortzeko prozesua abian da, eta ortzegunean, hilaren 4an eginen dute hurrengo bilera Beralandetan 18:00etan. Bilera horretan, batez ere autokontsumo partekatuaz ariko dira.

Orain arte hiru bilera egin dituzte, eta jendearen interesa piztu du gaiak. Lehenengo bileran 25 lagunek parte hartu zuten, bigarrenean 40k eta hirugarrenean 27k. Lehen bi saioetan informazioa zabaldu ondotik, hirugarrenean hasi zuten EBK sortzeko prozesua.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun